martes, 3 de febrero de 2009

Me llaman Calle - Manu Chao

Abesti hau, Manu Chao-ek 2005. ean konposatu zuen "Princesas" filmerako. Pelikula, lagunak diren bi prostituten bizitza, bata espainola eta bestea etorkina; jasan behar dituzten zailtasunak eta etorkin eta espainolen artean dagoen lehia kontatzen du.

Cristina Garaizabal: Prostituzioa aurreiritziz inguratua dago eta horiek eragiten dute prostitutak biktima gisa ikusiak izatea

Interneten aurkitu dudan, Cristina Garaizabal-ri egindako elkarrizktea hau aurkezten dizuet:

Prostitutak laguntzeko amoz Hetaira elkartean hamabi urte daramatza lanean Cristina Garaizabalek. Feminista peto-petoa, sexu industrian borondatez lan egiten duten emakumeen ogibidea araupetzearen alde agertu da.

Prostituzioa araupetzearen aldekoak zarete, baina zer diote sexuaren profesionalek?



Prostitutek batik bat bere jarduna lana dela aitortzea nahi dute eta horren ildotik, beste edozein langilek bezala lan eta giza eskubideak izatea; argi uztea prostituzioan autonomo gisa jardun daitezkeela, bai kaletarrak eta bai klubetakoak.



Baina ez dira beste langileak bezalakoak!



Argi dago prostituzioaren ogibidea ezin dela beste lanekin alderatu. Baina konparazioak ez dute balio kasu honetan, ezta bestelako kasuetan ere, izan ere, lan bakoitzak bere berezitasunak ditu.



Dena den, borondate propioz lan egiten duten prostitutak gutxienekoak dira. Datuen arabera, %95ek bere kontra egiten du lan sexuaren munduan.



Zifren gerra bat dago honen inguruan eta ziurtatu dezaket datu horiek ez direla fidagarriak. Izan ere, ez dago horri buruzko azterketa serio bat. Are gehiago, gure zifrek bestelako errealitatea erakusten digute. Ezin ditugu orokortu baina, Madrilen ikusi dugunaren arabera, prostituten %85 bere borondatez dago lanbide horretan. Hots, nahiz eta lan egiteko beste aukera batzuk izan, prostituzioan lan egitea libreki erabakitzen dute, diru gehiago eta askatasun gehiago ematen dielako. Beste %5 mafien menpe dago eta beste %10ek bestelako presioak pairatzen ditu.



Egiazko datua da, aitzitik, prostituta gehienak etorkinak direla. Horrela izateak, oztopo gehiago jartzen al dizkio jardun honen balizko legalizazioari?



Kaleko prostituzioan nagusi dira etorkinak, baina ez nuke esango horrela denik beste motatako prostituzioaren kasuan. Kalean daudenetatik, gaur egun, %90 etorkinak dira. Gainera, horietatik asko arauz kontrako egoeran daude. Hortaz gobernuak etorkinak legeztatzeko aukera eman zuen horretan etorkinak diren prostituta asko erregulatu gabe gelditu ziren.



Abolizioa ez duzu inondik inora kontenplatzen…



Prostituzioa desagertzea nahi duenak zilegia iruditzen zait. Eta prostituzioa duina ez dela pentsatzen duena, ez dadila horretan sartu, baina ez dezatela pentsatu, pentsatzeko modu hori gizarte osoari inposatu diezaioketenik. Ez da esan beharrik ere harreman sexualak berdintasun printzipioekin eta errespetuarekin gertatu behar direla. Dirua tarteko egoteak, hortaz, ez dut uste inori minik egiten dionik. Beraz, ez dut arrazoirik ikusten abolizioa eskatzeko.



Eredu desberdinak daude prostituzioa araupetzeko. Alemaniakoa, Holandakoa eta Suediakoa adibidez. Zer deritzozu?


Suediakoa esaterako deskalabru hutsa da. Hango sindikatuek esan digutenez, prostituzioa klandestinizatu egin da erabat, eta ondorioz, lan baldintzek okerrera egin dute, mafiak ugaritu dira… Bestalde, bezeroaren jazarpena bultzatzea puritanismo zakarra iruditzen zait. Ez dakit zer duen txarretik zerbitzu sexualak alokatzea. Prostituzioaren muturreko gaitzespen hori feministen alde batek defendatzen du. Horien iritziz, gizonezkoek botere kontuengatik erabiltzen dute prostituzioa. Nik ez dut horretan sinisten. Ni betidanik feminista izan naiz eta emakumeen bazterkeria ekiditea da nire egitekoa, ez gizonezkoen ekintzak beti txarrak direla pentsatzea.


Legeztatzearen prozesua abiatzeko, hasteko, prostituzioaren inguruan sortu diren topikoekin hautsi beharko litzateke ezta?


Dudarik gabe. Prostituzioa aurreiritzi interesatuez inguratuta dago betidanik, eta horiek eragiten dute prostitutak biktimak bezala ikusiak izatea edota gizonezkoen sexualitatearen zerbitzura dagoen haragi puska balitz bezala ikusia izatea. Ideia hauek bestelako kontu urratzaileagoak mozorrotzen dituzte, hots, prostituten gabeziak, larritasunak eta benetako egoera. Zenbaitzuen moralitateak kalte egiten die emakumeei eta penagarria da feminismoaren parte batek ideia horiekin bat egitea.

Lanbide ala esplotazio?

argia.com web orrialdean, Unai Break idatzitako artikulo oso interesgarri bat topatu dut. Beraz, hemen daukazue. Ea gustatzen zaizuen!


Munduko lanbiderik zaharrena deritzonari munduko leku gutxitan aitortzen zaio lanbide izatea. Aldi berean, herrialde gutxik daukate erabat legez kanpo. Politikariek ahopeka onartzen dute haren “beharra”, baina lar begi-bistakoa izan ez dadin neurriak hartzen dira. Horren aurrean, sexu-lana arautzea eskatzen dute batzuek, horretan ari direnak baldintza duinetan jardun dezaten. Beste batzuen ustez, prostituzioa guztiz ezeztatu behar da, eta inolaz ere lanbidetzat hartu. Espainiako Estatuan, oraingoz, ez bata ez bestea.

Espainiako Diputatuen Kongresuak ezezkoa eman zion prostituzioa lanbide arrunt modura arautzeari. Aurretik, hamar hilabeteko eztabaida izan zen horretarako propio sortutako Parlamentuko lantaldean. Auzia pil-pilean dago Espainiako Estatuan, Kataluniako Generalitateak prostituten lan-baldintzak arautzeko lege aurreproiektua aurkeztu zuenetik. Madrilgo Gobernua ez da horren aldekoa, eta prostituzioa, legez kanpokoa izan gabe ere, oztopatuko duen neurriak hartzea du nahiago.

Eztabaida honek, hala ere, badu beste bat aurretik: prostituzioak existitu egin behar du? 2001ean, Emakundek gaiari buruzko txostena plazaratu zuen. Bertan jaso ziren prostituzioarenganako jarrera nagusiak, Askabide elkarteak urtetan argitaratutako zenbait txostenen arabera. Jarrera horiek alderdi bitan banatu eta bakoitzaren barruan bina joera bereiz daitezke. Mintza gaitezen horietako bakoitzaz:

Abolizionismoa

Maila bi bereizten ditu Emakunderen txostenak: erabateko abolizionismoa eta abolizionismo klasikoa. Lehenbizikoa prostituzioa zigortzearen alde dago, lege-urratze penal edo, behintzat, administratibotzat hartuz. Badira bezeroei ere zigorra ezarri behar zaiela diotenak; hala da Suedian, esaterako. Abolizionismo klasikoak, berriz, prostituzioa debekatzea eskatzen du, horretarako erabiltzen diren guneak itxiz.

Tolerantzia

Hemen ere adar bi daude. Batak, erabateko tolerantziak, prostituzioa arazoa denik ukatzen du. Ez litzateke, beraz, inolako irtenbiderik bilatu behar. Beste ildo batek, tolerantzia erlatiboak, prostituzioa errealitate saihestezina dela aldarrikatzen du, eta haren inguruko alderdi guztiak (lana, osasuna…) arautzea. Emakunderen arabera, gizartean oso zabalduta dago prostituzioa saihestezina deneko ideia hori, harenganako jarrera nagusia gutxiespenezkoa izan arren. “Munduko lanbiderik zaharrena” izendapen horrek adierazten du, hain zuzen, prostituzioari egozten zaion ezinbestekotasuna.
Errealitatera hurbilduz gero, aurreko sailkapenaren mugak uste baino lausoagoak direla ikus daiteke. Elkarte birekin hitz egin dugu, eta hasiera batean erraza suerta daiteke bakoitza joera batean ala bestean kokatzea, baina hori zurrunegia litzateke, bai batzuen bai besteen ordezkariek jakinarazi digutenez.

Lan-baldintza negargarriak

Askabide elkarteak urteak daramatza prostituzioan dabiltzan emakumeekin lanean, haien beharrizanak ezagutu eta ahal den heinean laguntzeko asmoz, informazioa emanez batez ere. Marian Arias kideak esan digunez, “lanbidea ala esplotazioa” eztabaida ez dago inola ere itxita elkarte barruan. “Zaila da ‘abolizioa edo arautzea?’ galderari erabateko erantzuna ematea. Prostituzioaren oinarria gizarte honetako bidegabekeria da, ez da zori hutsa prostituta gehienak emakumezkoak, pobreak eta etorkinak izatea, eta nik neuk prostituziorik ez egotea nahiago nuke. Baina hor daude, eta hor egongo dira, ia 1.000 emakume Bizkaia osoan, baldintza negargarrietan lanean, eta zerbait egin behar da horren aurka. Zerbait egite horri esaten diot nik arautzea, zeren, bestalde, nahasmena dago kontzeptuetan: gauza bat arautzea da eta beste bat legeztatzea”.

Mafien kontra, prostituten alde

Lanbroa talde feministak abolizionistatzat aurkezten du bere burua. Zuriñe del Cerro mintzatu zaigu haien izenean: “Batzuetan prostituten alde ez egotea leporatzen zaigu, eta hori ez da inolaz egia. Gu emakume taldea gara, eta emakumeak dira gure lehentasuna. Baina emakume horiek esplotatzen dituzten mafien kontra gaude, horixe baita emakumeen aurkako indarkeriarik handiena”. Del Cerrok argitu nahi du norbera, askatasunez eta hala hautatu duelako, prostituzioan aritzearen aurka ez daudela. “Baina hala dabiltzanak hutsaren hurrengoa dira, eta luxuzkoak ia beti”. Lanbroak ez du zalantzarik prostituta gehienak, kalean, klubetan, zein etxebizitzetan, mafiaren menpe dihardutela.
Kontxa Jenerala kalean dabiltzan prostituten inguruko polemika puri-purian zegoela, Bilboko Udaleko ordezkari batek esan zuen hor dabiltzan emakumeak beren kabuz ari direla, eta ez proxeneta baten esanetara. Hori, Zuriñe del Cerroren iritziz, ezinezkoa da: “Baliteke emakume bat bere kabuz jartzea kalean, baina ez dira igaroko bost minutu proxeneta bat hurbildu gabe, ‘zu norekin zabiltza?’ galdetzera”. Lanbroak, honenbestez, azpimarratu egin nahi du beraiek ere prostituten bizi-baldintzak hobetzearen alde daudela, baina ezin dutela inola ere onartu prostituzioa lanbidetzat hartua izatea.
Jarrerak jarrera, bistan da bihar, eta etzi, prostituzioa izango dugula. Europako herrialde batzuek harenganako jarrera argiak dauzkate. Holandan, esaterako, legeztatua dago, baina hori, Marian Ariasek nabaritzen duenez, “ez die ezer onik ekarri prostituta gehienei; %90 legez kanpoko etorkinak direnez, legeztatzeak ez die ezertarako balio”. Beste muturrean dago Suedia, herrialde abolizionista; han, bezero izatea legez kanpokoa da. Ez, ordea, itsasontziz joatea alboko herrialde ez abolizionistaren batera. Eta halaxe gertatzen da, Ariasek dioenez.
Espainiako Estatuan, berriz, prostituzioa halako linbo batean dago legalki. Horregatik, maiz, erakundeak uzkur agertzen dira hartaz galdetuz gero. Madrilgo Kongresuaren otsaileko erabakia adibide esanguratsua da: ez arautze, ez debeku. Alderdi politiko batzuek gaiari buruzko eztabaida latzak dituzte oraindik, jarrerak bateratu ezinik. Hala omen da PSOEn eta IUn, esaterako; abolizionistak eta “arauzaleak” aurrez aurre, eta adostasunik ez. PP, berriz, abolizionista da. “Sarritan, prostituzioa ezeztatzearen aldeko guztiok eskumakotzat gauzkate” –kexu da Zurile del Cerro–, eta hori ez da hala. PPren arrazoiek ez daukate zerikusirik gureekin. Haienak erlijioarekin eta moralarekin dauka zerikusia, eta, gaineratu dezagun, moral bikoitza da”. Hori bai, botoak boto, eta denak pozik eduki behar, baita prostituten bezeroak ere.

Tutorial: Picnik programa

Tutorial hau Rakel Metola eta ni, Sonia de Fuentes, egin dugu. Argazkaik editatzeko on-line erabiltzen den Picnik programari buruz doa. Espero dugu baliogarria izatea.

viernes, 30 de enero de 2009

Slideshare-n jarri dudan Power Point-a

Slideshare web orrialdean, nik egin dudan haurren astinkeriei buruzko power point-a jarri dut.
Ikusteko bakarrik hemen klikatu behar duzue!
Hala ere hemen usten dizuet.

jueves, 29 de enero de 2009

Podcast: prostituzioaren bezero berria

Kaixo lagunok! http://www.podomatic.com/ web orrialdean nik egindako Podcast bat igo dut.
Entzun nahi baduzue lotura hau klikatu:
http://soniadefuentes89.podomatic.com/player/web/2009-01-28T17_38_41-08_00
Podomatic web gunea, ez du podcast-aren embed kodea ematen eta ezin da blog-ean erreproduktore bat jarri podcast-a hemen bertan entzuteko.
Baina, blip.tv web orrialdean aukera hori bai dago, beraz, han ere nire podcast-a igo dut erreproduktorea hemen jarri ahal izateko. Hemen jartzen dizuet!

Video thumbnail. Click to play

Espero dut zuen gustukoa izatea!

martes, 27 de enero de 2009

Prostituzioa ez legalizatzeko 10 arrazoi

Scribd web orrialdean, prostituzioari buruzko power point hau aurkitu dut. Honetan, prostituzioa ez legalizatzeko hamar arrazoi azaltzen dira. Espero dut gustatzea!

ARGUMENTOS NO LEGALIZAR PROSTITUCION

lunes, 26 de enero de 2009

Prostituzioari buruzko Podcast

www.podomatic.com web orrialdean, prostituzioari buruzko Podcast bat aurkitu dut. Pixka bat zaharra da, 2007. urtekoa, hala ere, animatzen zaituztet entzuteko oso interesgarria delako!
Podcast-a entzuteko hemen klikatu.

jueves, 22 de enero de 2009

Espainiako prostituzioa

Autonomi ErkidegoaKlub-eko prostituzioaKaleko ProstituzioaGuztira
Andaluzia17.55068018.230
Aragoi2.6571802.837
Asturias2.2011512.352
Balear Uharteak2.3401602.500
Errioxa 1.7111161.827
Euskadi1.286601.346
Extremadura1.289881.377
Galizia8.0005438.543
Gaztela eta Leon4.0292754.304
Gaztela-Mantza10.62572111.346
Kanariar Uharteak4.3142934.607
Kantabria3.8452614.106
Katalunia6.4944416.935
Madril12.90087613.776
Murtzia2.3711612.532
Nafarroa67030700
Valentzia13.38890914.297
Guztira95.6705.945101.615

Autonomia erkidegoen arabera, klub-etan eta kalean dauden prostituten kopurua adierazten du tabla hau.

Egunkariak, prostituten iragarki-taula


Komunikabideetan, batez ere egunkarientan, prostituten hainbat iragarkiak agertzen dira. Otsailean, Madrilgo Kongresuak prostituzioa edozein lanbide arrunt bezala arautzeari ezezkoa emateaz batera hainbat neurri iragarri ziren sexu-esplotazioari aurre egiteko zein sexu-zerbitzuen kontratazioa gutxitzeko. Horien artean, zerbitzu horien iragarkirik ez argitaratzeko eskatuko zaie egunkariei. Iragarki horiek egunkarientan ez agertzea jende asko eskatu arren, egunkariak ez dute kentzen onura asko ekartzen dietelako.

" El confidencial digital "-ek egindako ikerketa baten ondorioz datu hauek lortu dira:

  • " El Mundo " --> 928 iragarkietatik, 804 prostituten iragarkiak dira : %86-a

  • Kataluniako egunkaria --> 838 iragarkietatik, 649 : %77-a

  • " El País" --> 1040 iragarkietatik, 769 : %73-a
  • " La Vanguardia" --> prostituten 500 iragarki : %38

  • "ABC" --> prostituten 400 iragarki : %36

  • " La Razón" --> prostituten 250 iragarki : %30

Argi dago, legalki ez badute debekatzen, egunkariak prostituten iragarkiak jartzen jarraituko dutela.

viernes, 19 de diciembre de 2008

Youtube-n eskegi dudan bideoa

Youtuben bideo bat eskegi dut. Ez du blogaren gaiarekin zerikusirik baina hemen usten dizuet URL eta Embed kodeak zuek ikusteko. Bideoa, egun batean Alto Campoo-ra eskiatzera joan ginenekoa da. Animatzen zaituztet esquiatzera joateko! Gainera negu honetan elur pila dago!

URL : http://es.youtube.com/watch?v=y3BQOU0FEWA