Abesti hau, Manu Chao-ek 2005. ean konposatu zuen "Princesas" filmerako. Pelikula, lagunak diren bi prostituten bizitza, bata espainola eta bestea etorkina; jasan behar dituzten zailtasunak eta etorkin eta espainolen artean dagoen lehia kontatzen du.
Mostrando entradas con la etiqueta prostituzioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta prostituzioa. Mostrar todas las entradas
martes, 3 de febrero de 2009
Cristina Garaizabal: Prostituzioa aurreiritziz inguratua dago eta horiek eragiten dute prostitutak biktima gisa ikusiak izatea
Interneten aurkitu dudan, Cristina Garaizabal-ri egindako elkarrizktea hau aurkezten dizuet:
Prostitutak laguntzeko amoz Hetaira elkartean hamabi urte daramatza lanean Cristina Garaizabalek. Feminista peto-petoa, sexu industrian borondatez lan egiten duten emakumeen ogibidea araupetzearen alde agertu da.
Prostituzioa araupetzearen aldekoak zarete, baina zer diote sexuaren profesionalek?
Prostitutek batik bat bere jarduna lana dela aitortzea nahi dute eta horren ildotik, beste edozein langilek bezala lan eta giza eskubideak izatea; argi uztea prostituzioan autonomo gisa jardun daitezkeela, bai kaletarrak eta bai klubetakoak.
Baina ez dira beste langileak bezalakoak!
Argi dago prostituzioaren ogibidea ezin dela beste lanekin alderatu. Baina konparazioak ez dute balio kasu honetan, ezta bestelako kasuetan ere, izan ere, lan bakoitzak bere berezitasunak ditu.
Dena den, borondate propioz lan egiten duten prostitutak gutxienekoak dira. Datuen arabera, %95ek bere kontra egiten du lan sexuaren munduan.
Zifren gerra bat dago honen inguruan eta ziurtatu dezaket datu horiek ez direla fidagarriak. Izan ere, ez dago horri buruzko azterketa serio bat. Are gehiago, gure zifrek bestelako errealitatea erakusten digute. Ezin ditugu orokortu baina, Madrilen ikusi dugunaren arabera, prostituten %85 bere borondatez dago lanbide horretan. Hots, nahiz eta lan egiteko beste aukera batzuk izan, prostituzioan lan egitea libreki erabakitzen dute, diru gehiago eta askatasun gehiago ematen dielako. Beste %5 mafien menpe dago eta beste %10ek bestelako presioak pairatzen ditu.
Egiazko datua da, aitzitik, prostituta gehienak etorkinak direla. Horrela izateak, oztopo gehiago jartzen al dizkio jardun honen balizko legalizazioari?
Kaleko prostituzioan nagusi dira etorkinak, baina ez nuke esango horrela denik beste motatako prostituzioaren kasuan. Kalean daudenetatik, gaur egun, %90 etorkinak dira. Gainera, horietatik asko arauz kontrako egoeran daude. Hortaz gobernuak etorkinak legeztatzeko aukera eman zuen horretan etorkinak diren prostituta asko erregulatu gabe gelditu ziren.
Abolizioa ez duzu inondik inora kontenplatzen…
Prostituzioa desagertzea nahi duenak zilegia iruditzen zait. Eta prostituzioa duina ez dela pentsatzen duena, ez dadila horretan sartu, baina ez dezatela pentsatu, pentsatzeko modu hori gizarte osoari inposatu diezaioketenik. Ez da esan beharrik ere harreman sexualak berdintasun printzipioekin eta errespetuarekin gertatu behar direla. Dirua tarteko egoteak, hortaz, ez dut uste inori minik egiten dionik. Beraz, ez dut arrazoirik ikusten abolizioa eskatzeko.
Eredu desberdinak daude prostituzioa araupetzeko. Alemaniakoa, Holandakoa eta Suediakoa adibidez. Zer deritzozu?
Suediakoa esaterako deskalabru hutsa da. Hango sindikatuek esan digutenez, prostituzioa klandestinizatu egin da erabat, eta ondorioz, lan baldintzek okerrera egin dute, mafiak ugaritu dira… Bestalde, bezeroaren jazarpena bultzatzea puritanismo zakarra iruditzen zait. Ez dakit zer duen txarretik zerbitzu sexualak alokatzea. Prostituzioaren muturreko gaitzespen hori feministen alde batek defendatzen du. Horien iritziz, gizonezkoek botere kontuengatik erabiltzen dute prostituzioa. Nik ez dut horretan sinisten. Ni betidanik feminista izan naiz eta emakumeen bazterkeria ekiditea da nire egitekoa, ez gizonezkoen ekintzak beti txarrak direla pentsatzea.
Legeztatzearen prozesua abiatzeko, hasteko, prostituzioaren inguruan sortu diren topikoekin hautsi beharko litzateke ezta?
Dudarik gabe. Prostituzioa aurreiritzi interesatuez inguratuta dago betidanik, eta horiek eragiten dute prostitutak biktimak bezala ikusiak izatea edota gizonezkoen sexualitatearen zerbitzura dagoen haragi puska balitz bezala ikusia izatea. Ideia hauek bestelako kontu urratzaileagoak mozorrotzen dituzte, hots, prostituten gabeziak, larritasunak eta benetako egoera. Zenbaitzuen moralitateak kalte egiten die emakumeei eta penagarria da feminismoaren parte batek ideia horiekin bat egitea.
Etiquetas:
abolizioa,
lan baldintza txarrak,
legalizazioa,
prostituzioa,
tolerantzia
viernes, 30 de enero de 2009
Slideshare-n jarri dudan Power Point-a
Slideshare web orrialdean, nik egin dudan haurren astinkeriei buruzko power point-a jarri dut.
Ikusteko bakarrik hemen klikatu behar duzue!
Hala ere hemen usten dizuet.
Ikusteko bakarrik hemen klikatu behar duzue!
Hala ere hemen usten dizuet.
Etiquetas:
haurrak,
power point,
prostituzioa,
slideshare
jueves, 29 de enero de 2009
Podcast: prostituzioaren bezero berria
Kaixo lagunok! http://www.podomatic.com/ web orrialdean nik egindako Podcast bat igo dut.
Entzun nahi baduzue lotura hau klikatu:
http://soniadefuentes89.podomatic.com/player/web/2009-01-28T17_38_41-08_00
Podomatic web gunea, ez du podcast-aren embed kodea ematen eta ezin da blog-ean erreproduktore bat jarri podcast-a hemen bertan entzuteko.
Baina, blip.tv web orrialdean aukera hori bai dago, beraz, han ere nire podcast-a igo dut erreproduktorea hemen jarri ahal izateko. Hemen jartzen dizuet!
Espero dut zuen gustukoa izatea!
Entzun nahi baduzue lotura hau klikatu:
http://soniadefuentes89.podomatic.com/player/web/2009-01-28T17_38_41-08_00
Podomatic web gunea, ez du podcast-aren embed kodea ematen eta ezin da blog-ean erreproduktore bat jarri podcast-a hemen bertan entzuteko.
Baina, blip.tv web orrialdean aukera hori bai dago, beraz, han ere nire podcast-a igo dut erreproduktorea hemen jarri ahal izateko. Hemen jartzen dizuet!
Espero dut zuen gustukoa izatea!
Etiquetas:
bezero berriak,
blip.tv,
Podcast,
podomatic,
prostituzioa
martes, 27 de enero de 2009
Prostituzioa ez legalizatzeko 10 arrazoi
Scribd web orrialdean, prostituzioari buruzko power point hau aurkitu dut. Honetan, prostituzioa ez legalizatzeko hamar arrazoi azaltzen dira. Espero dut gustatzea!
ARGUMENTOS NO LEGALIZAR PROSTITUCION
ARGUMENTOS NO LEGALIZAR PROSTITUCION
Publish at Scribd or explore others:
Etiquetas:
legalizatu,
power point,
prostituzioa,
scribd
lunes, 26 de enero de 2009
Prostituzioari buruzko Podcast
www.podomatic.com web orrialdean, prostituzioari buruzko Podcast bat aurkitu dut. Pixka bat zaharra da, 2007. urtekoa, hala ere, animatzen zaituztet entzuteko oso interesgarria delako!
Podcast-a entzuteko hemen klikatu.
Podcast-a entzuteko hemen klikatu.
Etiquetas:
feminismoa,
irratia,
Podcast,
prostituzioa,
queremosluna
jueves, 22 de enero de 2009
Egunkariak, prostituten iragarki-taula

Komunikabideetan, batez ere egunkarientan, prostituten hainbat iragarkiak agertzen dira. Otsailean, Madrilgo Kongresuak prostituzioa edozein lanbide arrunt bezala arautzeari ezezkoa emateaz batera hainbat neurri iragarri ziren sexu-esplotazioari aurre egiteko zein sexu-zerbitzuen kontratazioa gutxitzeko. Horien artean, zerbitzu horien iragarkirik ez argitaratzeko eskatuko zaie egunkariei. Iragarki horiek egunkarientan ez agertzea jende asko eskatu arren, egunkariak ez dute kentzen onura asko ekartzen dietelako.
" El confidencial digital "-ek egindako ikerketa baten ondorioz datu hauek lortu dira:
- " El Mundo " --> 928 iragarkietatik, 804 prostituten iragarkiak dira : %86-a
- Kataluniako egunkaria --> 838 iragarkietatik, 649 : %77-a
- " El País" --> 1040 iragarkietatik, 769 : %73-a
- " La Vanguardia" --> prostituten 500 iragarki : %38
- "ABC" --> prostituten 400 iragarki : %36
- " La Razón" --> prostituten 250 iragarki : %30
Argi dago, legalki ez badute debekatzen, egunkariak prostituten iragarkiak jartzen jarraituko dutela.
Etiquetas:
egunkariak,
ikerketa,
iragarkiak,
onurak,
prostituzioa
jueves, 18 de diciembre de 2008
Prostituzioa, legedi gabeko lana
Interneten, Koldo Nagusiak idatzi duen artikulo hau aurkitu dut. Nahiko luzea izan arren, gomendiatzen zaituztet irakurtzea. Animo!!
Prostituzioa, legedi gabeko lana
Azken garaietan Bilbo aldean prostituzioaren inguruan giroa asko berotu egin dela esan beharra legoke lehenik eta behin. Kritikak San Francisco kaletik hurbil bizi diren bizilagunetik datozte. Alde batetik arrazoia daukaten arren, eta haien usteak azaltzeko eskubide guztia daukaten arren, ez da gezurra ere, prostituzioa ez dela bakarrik prostituten ardura eta erruaren ondorio. Bezerorik gabe aktibitate hau existituko ez zela denok dakigu. Egoera honek argi azaltzen du, noraino iristen den gizartearen beraren hipokresia. Bitartean sexuaren langileak leku egokiak eskatu dituzte Bilbon eta kritika sozialen aurka, beraien lan egiteko eskubidea azaldu dute.
Gustoko edo ez izan, prostituzioa mundu mailan eta batez ere mendebaldean, negozio ederra da; lokalak, iragarkiak, kontaktuak, sexua, etab... Herrialde gehienetan legetik kanpoko praktika da, baina zein motatako praktika, sexuala hala laborala? Zer da oztopatu nahi dena, jendeak bere sexua saltzeko eskubide guztia du. Zein da orduan arazoa? Gauzak horrela, Estatu espainiar mailan, prostituzioak urtero billoi bat pezeta kutxan uzten dituen merkatua delarik, logikoa da pentsatzea legetik kanpoko ekintza izan arren indar polizialek ekintza hauek desegiteko interes handirik edukitzen ez dutela. Jendea kexatzen besterik ez daki, baina sexuaren profesionalek besterik ez dute eskatzen; ogibidea legeztatzea eta gizarte segurantza eduki ahal izatea, animalitzat hartua ez den edozein pertsona bezala. Baina Herbeheretan legeak horrela badio ere, herrialde gehienetan ez da horrela gertatzen, eta Estatu espainiarrean adibidez, prostituten %70 kanpotarrak direlarik, gehienak, Brasil, Rep. Dominikana eta Afrika subsaharianoko herrialdekoak direla konturatzen bagara, kasualitate handikoa litzateke pentsatzea, prostituzioa eta arrazismoa nonbaiten ukitzen diren bi mutur ez direla. Nola onartu daiteke prostituten %41 baino gehiago 16-20 urteren arteko emakumeak izatea, eta beste gehingoa 21-25 artekoa? Hego Euskal Herrian egoera ez da oso ezberdina, prostituten %60-ak kanpotarrak dira. Hala ere egia da, askok diotenez, denak ez direla sexuaren industrian bortxaturik sartu, emakume gazte askok bezala, “Trata de blancas” negozio famatuaren ondorioz Hego-Amerikatik edota Ekialde Hurbiletik ekarriak direnean. Askok merkatu laboraleko ate guztiak itxirik ikusita sartzen dira ogibide honetan, askok betirako bertan lan egitera geldituz, eta beste askok denboraldietarako besterik ez.
Soldatak zenbatekoak diren ikusi beharko genuke hala ere, horrela, emakumeen zerbitzuak gau batengatik 2000 euro inguruan darabilte, eta 7000 eurogatik, aste oso bateko zerbitzuak lor daitezke klub batean. Kaleko zerbitzuak noski prezio ezberdinak dituzte, 30 eurogatik hasita. Gauza da, prostituzioa gizartea bezalaxe, klaseetan banandua dagoela, ekonomia-maila ezberdinen arabera. Hala ere, prostituzioa ez da emakumeen artean bakarrik zabaltzen, profesionalen arteko %6,3-a gizonezko zerbitzuak dira, hau da gentlemen horietakoa, eta %11 gutxi gora behera transexualen zerbitzuak.Jakiten ez den aurpegia da hau.
Mafiaren kontrolpean
Negozioa dena den esku gutxirengatik kontrolatuta dago, jendeak ez dakien arren. Alde batetik legez kanpoko organizazioak daude, emakume kanpotarrak prezio onean ekartzen dituztenak. Emakume hauek klubetan sartuak izaten dira, egunean 60 bat euroko soldatarekin organizazioarekin duten zorra ordaintzen joaten direlarik. Baina, kontatzen ez dena zera da, emakume hauek klubetik kanpoko bizitza ia ez dutela eta mafiaren menpean bizi direla, sexu harremanak edukitzeagatik truke, aterpe eta janaria ematen dietelarik. Monopolio hauetako bat, “El Clan de La Rosa” dugu, 30 bat klub kontrolatzen dituena, bakoitzean 30 emakume baino gehiago dituelarik. Hauetako klub famatu bat, Oiartzun-en bertan dugu, “La Rosa” bezala ezagutua, 60 emakume lanean dihardute bertan egunero. Gogoratu beharko genuke, askotan halako lekuetan emakume hauek legez kanpoko hiritarrak direla, nazioan egoteko paperik ez dutelako eta gainera, egunero harreman sexual minimo batzuk edukitzera behartuak izaten direla. “Clan de La Rosa” hauetako proxenetak indar polizialen laguntza ez bada, oztopo eza dute, haien beharrak hasetzen dituztelako, haien artean ekonomikoak. Horrela proxeneta hauek urtean 24 milioi euro etekin dituzte, egunero 60.000 euro baino gehiago.
Hego Euskal Herrian prostituziorako erabiliak diren, lokal, etxebizitza, eta kluben %25-a Bilbo aldean daude, eta egia da San Francisco kalearen inguruneak oso famatuak egin direla prostituzioarengatik, baina gogoratu beharko genuke, nazio guztian zehar nahiko homogeneoki daudela bananduak horrelako lokalak. Horrela, Iparralderako bidean, (Pasaia, Orereta, Irun, etab...) halako negozio zikinen konzentrazio nabaria ematen da, haien artean gogora dezagun berriro ere, beti bezeroez beterik dagoen Oiartzunen dugun “La Rosa” kluba.
“El Clan de La Rosa” bezalako klub talde ugari daude ez Hego Euskal Herrian bakarrik, baita Estatu espainiarrean zehar ere. Talde organizatu hauek indar polizialen azpi-egitura dute laguntza bezala, hauek guztiak, indar faltsutuak eta ilunak direlako haien ekintzetan prostituzioaren inguruan gutxienez. Baina azken finean emakume gaixoak dira hau guztia sufritzen ari direnak, eta gizarteak berak ere, kalea era berean zikintzen joaten delako. Baina gogora dezagun, urtero, hilabetero, astero, egunero, oduro..., mementuro industria honek sortzen dituen milaka euroko etekinak, norbaitek ordaintzen dituela. Bezeroek hain zuzen ere. Ez gaitezen gizarte hipokrita izan eta industriaren egokitzapenari bultzada bat eman diezaiogun. Betidanik egon den industria merkatua ez da orain bapatean desagertuko, baina behintzat, egon, egongo dela jakinda, sistema bera garbia eta egokia izan beharko luke. Horretarako Italian bertan Merlin Legea sortu izan zen, baina horrekin ere ez da ezer lortu, ezta lortuko ere. Prostitutek, legetik kanpo lan egiteagatik autonomoak izatera pasa nahi dute. Egungo Europear Batasuna dela eta, kontutan hartuta jadanik Herbeheretan onartua eta legeztatua izan den ogibidea dela, lege orokor bat eskatu beharko genuke guztiok.
Argi dagoena, zera da, pertsona guztiek daukagula lan egoki bat edukitzeko eskubidea, eta gizarteak ezin ditu, prostituzioaren inguruan dagoen munduaren aurrean begiak betirako itxi.
Etiquetas:
Bilbo,
ilegala,
kritika,
legea,
prostituzioa
jueves, 30 de octubre de 2008
Prostituzioa
Bideo hau, youtube-n aurkitu dut eta honetan, kazetari batek prostibuloetara joaten diren bezero batzuei entrebistatzen ditu. Bideo hau esan nahi duena, gero eta gazte gehiago prostibuloetara joaten direla da.
Interesgarria iruditu zait, beraz hemen daukazue zuek ikusteko!
Interesgarria iruditu zait, beraz hemen daukazue zuek ikusteko!
Etiquetas:
bezeroak,
bideoa,
Kazetaria,
prostibuloak,
prostituzioa
jueves, 16 de octubre de 2008
Legalizatu?????????

Parodia honetan ikusten den bezala, prostituzioa legalizatzea politikoei eta empresarioei komeni egingo zitzaien. Zuek ze pentsatzen duzue? Anima zaitezte eta zuen iritziak jarri!!
Etiquetas:
argazkia,
enpresarioak,
legalizazioa,
politikoak,
prostituzioa
" Ellas "
Youtube -n kazetari batek prostituzioari buruzko dokumental txiki hau aurkitu dut. Interesgarria iruditu zait, beraz hemen daukazue. Espero dut gustatzea!
Etiquetas:
bideoa,
dokumentala,
erreportaia,
Kazetaria,
prostituzioa
lunes, 13 de octubre de 2008
Askabide
Askabide, Bilboko " las Cortes" kalean kokaturik dagoen irabasmorik gabeko elkarte bat da, 1985. urtetik prostituzioaren ermuan lan egiten duena.
Prostituzioaren inguruneko pertsonekin egiten den lan zuzenaren bitartez, prostituzioaren errealitatera hurbiltzen zaiatzen dira gizartearen denuntzia, kontzientziazioa eta eztabaida eginkizunak burutu ahal izateko. Horretarako prebentzioko, asistentziako, eta integratzeko baliabideak martxan jartzen dute.
Prostituzioaren inguruneko pertsonekin egiten den lan zuzenaren bitartez, prostituzioaren errealitatera hurbiltzen zaiatzen dira gizartearen denuntzia, kontzientziazioa eta eztabaida eginkizunak burutu ahal izateko. Horretarako prebentzioko, asistentziako, eta integratzeko baliabideak martxan jartzen dute.Elkartearen helburu nagusienak hauek dira:
- Prostituzioaren mundutik etortzen diren pertsonentzako laguntza
- Errealitate honen gizartearen denuntzia eta kontzientziazioa sustatzea
Elkartean hainbat proiekto daude martxan:
* Babes zentroa
* Alfabetizazioa
* Okupazio tailerrak

*Esku-hartze komunitarioko agenteak
*Askarri: harrera pisoa
*3. adinaren pertsonentzako etxea
*Larrialdi sozialeko pisoa
*Prebentzio-kanpaina
Informazio gehiago nahi baduzue bere web orrian aurkituko duzue : http://comunidades.kzgunea.net/askabide/ES/default.htm
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






